XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JO ETA KE AURRERA Lan egiteko modua: Taldeka.

Ariketak: Orrialde hauetan daukagun helburua zera da: hamarrekoaren deskonposaketa lantzea.

Zenbaki edo kopuru guztien deskonposaketa lantzea interesgarria eta egokia bada ere, hamarrekoaren deskonposaketa burutzea interesgarriagoa gertatzen da.

Deskonposaketa hau menperatzea guztiz bait da beharrezkoa hamarretik gorako kopururei dagokien kalkulua ongi egiteko.

Baina gure programazioan pausu hori segituan dator eta, horregatik hain zuzen, gai hau lantzeko toki egokia iruditu zaigu.

Buruzko kalkulurako toki berezi bat uztea pentsatua badaukagu ere, ezinezkoa zaigu puntu hau komentatu gabe uztea.

Lan idatziak egiteaz gainera ahozko ariketak burutzeko derrigorrezkotasuna begien bistako gauza da.

Ez utzi ahozko ariketak egin gabe puntu hau aurrera pasatzen, hanka-sartze handia litzateke eta.

Bi eredu aukeratu ditugu gaia lantzeko, biak ezagunak: Herbiniere-Lebert materiala eta Bloke multibaseetako barrak.

Bai kasu batean eta bai bestean posibilitate desberdinak aztertzen dituzten ariketak azaltzen dira.

Askotan errepikatu dugun legez, pentsamenduaren mugikortasunari laguntzeko segitzen da jokabide hau.

Barren kasuan adierazpen aritmetikoa eskatzen denean koloreen banaketa ematen da, eta adierazpen matematikoa ematean, koloreen banaketa eskatzen da.

80. eta 81. orrialdeak.

JO ETA KE AURRERA Lan egiteko modua: Taldeka.

Ariketak: Orrialde hauetan BATUKETA eta KENKETA direlako eragiketak lantzeko PROBLEMA moduko ariketak proposatzen dira.

82. orrialdean BATUKETA nahi da landu eta horretarako aukeratzen den gaia DENDA da.

Bertan gauza desberdinen salneurriak ikusten dira, ikasleari eskatzen zaiona zera da: erosketa desberdinetan gastatu den dirua asmatzea.

Ez litzateke txarra izango puntu hau aberasteko ahoz agindutako zenbait egoera dibuja dezatela eskatzea, eta ondoren kalkulua burutzea; guri ezinezkoa zaigu liburuan horrelakorik adieraztea eta zuen gain uzten dugun eginkizuna da.

Zeren hitzezko adierazpenetik adierazpen grafiko edo sinbolikora dagoen pausua lantzea oso funtsezkoa bait da.

83. orrialdea KENKETA lantzeko dago pentsatua eta azpiko planteamenduari dagokionez ez dago gauza berririk esateko.

Agian, eta gure eritzian horrela jokatzea dirudi egokiena, Batuketa eta Kenketa batera lantzeko hartu dugun erabakia izango da azpimarragarriena.

Horrela jokatzeko dugun arrazoia ezaguna da: Batuketa eta Kenketa ekintza beraren alderdi edo aurpegi osagarriak besterik ez direnez, batera lantzea aukera metodologiko orekatuena iruditu zaigu.

80. eta 81. orrialdeak JO TA KE AURRERA

82. eta 83. orrialdeak JO TA KE AURRERA.